Prezipitazio handiagatik abisu horia ezarri dute Nafarroa iparraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 3a, 13:20

Alerta horia ezarri dute prezipitazio handiengatik. Argazkia: EITB.

Estatuko Meteorologia Agentziak, AEMETek, abisu horia ezarri du Nafarroa osoan eta inguruko hainbat probintziatan. Nafarroa iparraldeari dagokionez, prezipitazio handiak, orduko 20 l/m², iragarri dituzte gaur eguerditik hasita bihar iluntzeraino eta gaur arratsaldean ekaitz arriskua izanen dela nabarmendu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun