Langabeziak nabarmen behera egin du eskualdean maiatzean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 3a, 09:00
Apirilean baino 123 langabetu guttiago zeuden maiatz hondarrean.

Apirilean baino 123 langabetu guttiagok eman dute izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan. Zehazki, 820 dira izena emandakoak. Zerbitzu arloan eman da beherakadarik nabarmenena, 691 langabetutik 601 langabetura jautsi baita. Industrian ere 18 langabetu guttiago daude (137), eraikuntzan zortzi guttiago (33), nekazaritzan hiru guttiago (29) eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean lau guttiago (20).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun