Final laurdenetan zegoela eten behar izan zuten Xilaba, Iparraldeko bertsolaritza txapelketa, Frantziak hartutako pandemia aurkako neurriengatik. Orain, irailaren 18an berrartuko dutela jakinarazi dute, eta azaroaren 13an eginen dute finala.
Nafarroako txapelketa urte hasieran egitekoa zen, baina ezin izan zen ospatu. Orain, urriaren 2an hasiko dela jakinarazi dute, eta finala azaroaren 27an izanen da. Hala ere, lehenengo aurrekanporaketak eginen dituzte sailkatuak aukeratzeko, eta hauek ekainean eginen dituzte. Saio hauen inguruko informazioa laster argitaratuko dute.
Zortzina saio izanen dituzte Xilabak eta Nafarroako Bertsolari Txapelketak guztira. Pandemiaren eboluzioaren arabera, irailean egoeraren irakurketa berria eginen da beharrezkoak diren neurriak hartzeko.