Iniziatiba honetan parte hartzeko, irakurleek euskarazko liburu bat aukeratu beharko dute, etxetik edo liburutegitik maileguan hartuta. Irakurri ondotik, sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter, TikTok, YouTube edo Twitch) liburuaren inguruko aipu, gomendio, kritika edo bitxikeriaren bat zabalduko dute, bideo, argazki edo post moduan. Bertan, liburuaren izenburua eta #liburu-klika traola agertu beharko dira. Argitaratutakoa frogatzeko, helbide elektroniko batera ere bidali beharko da. Sare sozialik ez daukatenek zuzenean posta elektronikoz bidali dezakete egindakoa. Hauek dira eskuragarri jarritako helbideak:
- Baztango Udala > euskara@baztan.eus
- Bortzirietako Euskara Mankomunitatea > euskara@bortziriak.eus
- Malerrekako Mankomunitatea > euskarazerbitzua@malerreka.eus
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (Larraunaldea) >
- larbeleareuskaraz@iparmank.eus
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (Leitzaldea) > laga@iparmank.eus
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (Ultzamaldea) > ezubioa@iparmank.eus
- Sakanako Mankomunitatea > euskara@sakana-mank.eus
12 urtetik beheitikoek liburuko protagonistaren marrazkia egin edo istorioarendako bertze bukaera bat idatzi beharko dute eta aipatutako korreotara bidali.
Parte hartzaileei eskualdeko hainbat liburu-dendetan liburuak erosteko opari-txartelak emanen zaizkie, %30eko deskontuarekin (gehienez ere 15 euroko beherapena). Txartelak irailean banatuko dituzte eta hilabete osoan erabili ahal izanen dira, pertsona bakoitzeko hiru gehienez. Hona hemen ekimenean parte hartuko duten dendak:
- Altxuko-denda (Erratzu)
- Arkatz (Altsasu)
- Astitz (Leitza)
- Axular (Elizondo)
- Elustondo (Irurtzun)
- Kaxeta (Etxarri Aranatz)
- Igone (Bera)
- Lanbroa (Lekunberri)
- Liburunda (Altsasu)
- Maimur (Leitza)
- Martxueta (Irurtzun)
- Nafarpress (Elizondo)
- Ostiz (Doneztebe)
- Purienea (Bera)
- Telletxea (Lesaka)
- Xagu (Lesaka)
Baztango Udalak eta Bortzirietako, Malerrekako, Sakanako eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateek antolatu dute ekimena. Herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta liburutegi publikoen erabilera bultzatzea dira xede nagusiak.