Kantauriar isurialdeko ibaien egoera «arras ona» dela dio gobernuaren ikerketa batek

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 1a, 19:00

Bidasoaren irudia. Argazkia: Josetxo Apeztegia

2020an Nafarroako ibai guztien azterketa egin zuen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta 2000. urteko datuekin alderatuta, hobekuntza «nabarmena» izan dela ondorioztatu du azken txostenean.

Kantauriar isurialdeko ibai guztiak «arras egoera ona» erakusten dute adierazle biologikoetan (ibaietan bizi diren organismoen araberakoa) eta baita fisikokimikoetan ere (uraren azido, nitrato, fosfato eta bertzelako substantzia kaltegarriak neurtzen dituenak).

Nafarroa osoko 128 laginketa-puntuetatik, %75ak Europar Batasunak ezarritako gutxieneko ekologikoak betetzen ditu. %35ak «arras egoera ona» dauka eta «egoera txar edo eskasekoak» %20a izatetik %3a izatera pasatu dira. Tarte «kezkagarrienak» Argaren arroan daude; Iruña, Arakil, Ebro eta Zidakoseko uretan. Hala ere, bilakaera «ona eta itxaropentsua» da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun