FITUR-en aurkeztutako 'Basandere, la señora de los bosques' bideoklipa, asteburuko ikusiena

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 31a, 18:30

Maialen Gurbindo 'Chica Sobresalto', Basandere bideokliparen fotograma batean, Zugarramurdiko Leizean.

Basandere izeneko Nafarroako promozio-bideoklipa, 89.000 bistaratze baino gehiago lortu ditu asteburuan Youtuben bakarri. Bideoklipa Nafarroako hainbat tokitan filmatu zuten: Bardeetan, Zugarramurdin, Erriberrin, Iruñean… Bideoa euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuta dago, eta filmaketan parte hartutako emakume guztiak artista nafarrak dira.

 

Maialen Gurbindo Chica sobresalto kantari nafarraren abesti berri hau, Nafarroako sustrai eta tradizioetan oinarritzen da. «Erabateko sorkuntza-askatasunetik, ahotsa eta letra jartzen dizkio hegoaldetik iparraldera, ekialdetik mendebaldera, oihanak, gazteluak, mendiak eta karrikak zeharkatzen dituen bidaiari». 200 ikusle inguru joan ziren Baluarten kanta honen zuzeneko emanaldira eta, ageri denez, FITUR 2021 Nazioarteko Turismo Azokan arrakasta handia izan du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun