Maiatzeko azken asteburu eguzkitsuan jokatu dituzte Baztan-Errekako 41. Laxoa txapelketako laugarren jardunaldiko partida guztiak. Emoziorik handiena Doneztebe Apezteguiak eta Irurita Miguelenek jokatutako partidan izan zen. Azkenean 8-9 nagusitu ziren baztandarrak eta orain arte jokatutako lau partidak irabazi dituen talde bakarra da.
Laugarren jardunaldiko emaitzak
A taldea
- Oiz, 9 – Doneztebe Titi, 2
- Doneztebe Ameztia, 2 – Doneztebe The Moment, 9
B taldea
- Arraioz Sagardia, 9 – Irurita Olari, 3
- Doneztebe Apezteguia, 8 – Irurita Miguelene, 9