Joan den ortziraletik asteazkenera bitartean Baztan-Errekako laxoa txapelketako ligaxkako errekuperazio jardunaldia jokatu da. Jardunaldi honen helburua, orain arte gibelatuak gelditu ziren partidak berreskuratzea zen. A multzoan, partidu guztiak jokatzeko ez da arazorik izan. B multzoan, aldiz, Arraioz Sagardia eta Doneztebe Apeztegiaren arteko partida berriz ere gibelatu behar izan zuten, doneztebarrak 3-5 irabazten ari zirela.
Aste honetako partiden emaitzak
A taldea
- Doneztebe Titi, 1 – Doneztebe The Moment, 9
- Oiz, 9 – Doneztebe Ameztia, 0
- Doneztebe Ameztia, 8 – Doneztebe Titi, 9
B taldea
- Arraioz Sagardia, 3 – Doneztebe Apezteguia, 5 (gibelatua)
- Irurita Olari, 5 – Irurita Miguelene, 9
- Irurita Miguelene, 9 – Doneztebe Apezteguia, 4
Laugarren jardunaldia maiatzeko azken asteburuan
Asteburu honetan txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute, lehen faseko bigarren itzulia hasteko.
A taldea
- Oiz – Doneztebe Titi, larunbatean 17:00etan.
- Doneztebe Ameztia – Doneztebe The Moment, igandean 11:00etan.
B taldea
- Arraioz Sagardia – Irurita Olari, larunbatean 17:00etan.
- Doneztebe Apezteguia – Irurita Miguelene, igandean 17:00etan.