Mendabian eta Lodosan jokatuko dituzte Nafarroako Foru Erkidegoko Txapelketako eskuzko lehen kanporaketak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 28a, 10:00

Nafarroako Foru Erkidegoko I. pilota txapelketaren aurkezpena egin zuten. Ekitaldian izan zen Iera Agirre pilotari leitzarra.

Maila nagusian pilota mistoarekin nahiz gazte mailan pilota goxoarekin eskualdeko hainbat pilotari ariko dira

Paletan lehen urratsak eman ondotik, Mendabiak eta Lodosak emanen diete hasiera Nafarroako I. Foru Komunitateko esku-huskako pilota txapelketei asteburu honetan. Gainera, emakumezkoen esku pilota onenaren maratoi batekin eginen dute, 28 partida jokatuko dituzte denera, 14 larunbatean Mendabian (5 pilota mistoan eta 9 goxoan) eta bertze horrenbertze igandean Lodosan. Herri batean zein bertzean, eskualdeko hainbat pilotari ariko dira, nagusien nahiz gazteen mailan.

Larunbatean 11:00etan Mendabian

Gazteak, pilota mistoa

  • Etxegarai-Oses /A. Romero-Mendiburu
  • Arraiza-Gaminde /Berrocal-Zabala

Nagusiak, pilota mistoa

  • Amaia Aldai-Naroa Agirre / Arrizabalaga-G. Aldai
  • R. de Infante-Orbegozo/ Agirre-Bergara
  • Garai-Mendizabal/ Salsamendi-Olatz R. de Larramendi

Arratsaldez, 15:00etatik aitzinera, nagusien pilota goxoko A, B eta C multzoetako kanporaketak jokatuko dituzte.

Igandean 11:00etan Lodosan

Gazteak, pilota mistoa

  • Etxegarai-Oses /Berrocal-Zabala
  • Salinas-Capellan / A. Romero-Mendiburu

Nagusiak, pilota mistoa

  • Etxebeste-Erasun / Aldaregia-Maite R. de Larramendi
  • R. de Infante-Orbegozo/ Garai-Mendizabal
  • Agirre-Bergara/ Salsamendi-Olatz R. de Larramendi

Gazteen pilota goxo txapelketan ere eskualdeko hainbat pilotari

Arratsaldez, 15.00etatik aitzinera, gazteen pilota goxoko A, B, C eta D multzoetako kanporaketak jokatuko dituzte. A multzoan, Alize Sagardui eta Araitz Legarreta goizuetarrek bikote eginen dute eta Goiuri Zabaleta leitzarra Iruñeko Aizane Ibarrolarekin ariko da; B multzoan Arantzako Helene Altzuri eta Kattin Madariaga ariko dira; C multzoan Aresoko Leire Oskoz eta Erika Alvarez eta D multzoan Lesakako Amaiur Martinez eta Ainize Martinez ahizpak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun