Hirugarren mailara igotzeko faseko finalerdietako lehen partida jokatuko du Beti Gaztek Añorgan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 28a, 07:00

Final-laurdenetan Aretxabaleta kanporatu ondotik, finalerdian Añorga kanporatzen saiatuko da Beti Gazte futbol talde nagusia.

Baztan futbol talde nagusiak hirugarren mailari eusteko eta Doneztebek Autonomikara igotzeko lehian etxean jokatuko dute

Eskualdeko kirol taldeentzat denboraldi berezia izan da aurtengoa. Batzuk zuzenean ez lehiatzea erabaki zuten, bertze batzuk lehian hasi eta dagoeneko bukatu dute eta bertze batzuk azken txanpan sartuak daude, bakoitza bere helburuak betetzeko borrokan. Beti Gazte futbol talde nagusiak, erraterako, hirugarren mailara igotzeko faseko finalerdietako lehen partida jokatuko du larunbat arratsaldean Añorgan. Itzulerakoa ekaineko lehen asteburuan jokatuko dute Lesakan. Baztanek oraindik ez du azken solasa erran hirugarren mailari eusteko lehian eta itxaropenei eusteko garaipena beharko du larunbatean Giltxaurdin. Doneztebeko talde nagusia ere etxean ariko da, mailaz igotzeko helburuari eusteko lanean.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Baztan – Subiza Cendea de Galar, larunbatean 16:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako Ohorezko mailatik hirugarren mailarako igoera fasean, finalerdia joanekoa

  • Añorga - Beti Gazte, larunbatean 19:15ean Donostiako Rezola zelaian.

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe – CDE Lezkairu, larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • CD Liceo Monjardin - Doneztebe B, igandean 18:00etan Soto Lezkairun.

Gipuzkoako Emakumezkoen ohorezko mailako kopan

  • Urola - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Zumarragako Argixaon.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako txapeldunen fasean

  • Zarautz - Gure Txokoa, larunbatean 10:00etan Zarauzko Asti zelaian.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan final zortzirenak

  • AD Mendillorri B – Baztan, larunbatean 16:00etan Soto Lezkairun.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Valle de Egues - Beti Gazte, igandean 11:30ean Sarrigurenen.

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Baztan – SD Lagunak, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Oberena - Gure Txokoa, larunbatean 16:30ean Iruñeko Oberenan.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • FC Bidezarra – Baztan, larunbatean 12:00etan Noaingo Bidezarran.
  • CD San Ignacio – Doneztebe, larunbatean 13:00etan Larrabiden.

Nafarroako neska alebinak, futbol-8

  • CD Peña Azagresa - Baztan A, igandean 10:45ean Azagrako Miguel Sola zelaian.
  • Baztan B – CD Ardoi, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Xuga Gure Txokoa – Miren Taberna OKE, ortziralean 20:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

Nafarroako neskak, finalerdia

  • CD Orvina A – Aurrera, larunbatean 12:30ean Ezkaba kiroldegian.

Mutiko infantilak

  • AD San Juan B - Aurrera A, larunbatean 12:30ean Iruñeko San Juan kiroldegian.
  • Aurrera B – AD San Juan A, larunbatean 10:30ean Leitzako kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun