Errealeko bigarren taldea bigarren mailara igotzeko gol erabakigarria Karrikaburuk egin du

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 24a, 14:00
Errealeko bigarren taldeko jokalariak ospakizunetan, bigarren mailara igotzea lortu ondotik. 12 zenbakidun Beti Gazteko kamiseta berdearekin, Jorge Agirre lesakarra.

Bigarren B mailatik bigarren mailara igotzeko partida erabakigarria zuen larunbatean Real Sociedad B futbol taldeak Algecirasen kontra. Donostiako taldea galtzen hasi zen, baina arauzko denbora beteta banako berdinketarekin bukatu zenez partida, luzapenaren beharra izan zuten. Eta hor agertu zen Jon Karrikaburu elbetearra, igoera ematen zuen Errealaren bigarren gola sartzeko. Aipatzekoa da talde honetan ari dela eskualdeko bertze futbolista bat, Jorge Agirre lesakarra eta ospakizunetan Beti Gazte taldearen kamiseta soinean zuela, argazkian ageri den bezala. Ea bada lesakarrei hirugarren mailarako igoerako fasean suertea ematen dien keinu honek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun