Maila mantentzearekin amets egiten segitzeko garaipena lortu du Baztan futbol taldeak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 24a, 08:00

Hirugarren maila mantentzeko borrokan segitzen du Baztan futbol taldeak. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Eskualdeko bertze futbol talde nagusiek galdu egin zuten eta Beti Gazteko emakumeek berdindu kopako lehen partidan

Hirugarren mailari eusteko aukerei eutsi nahi diela erakutsi du Baztan futbol talde nagusiak eta, aspaldiko partez, garaipena lortu zuen igande arratsaldean Andosillan. Gure Txokoak eta Doneztebeko bi taldeek galdu egin zuten. Beti Gazteko emakumeek, berriz, kopako kanporaketan berdindu egin zuten Tolosan, baina penaltietan kanpoan gelditu ziren. Beti Gazteko mutilek hirugarren mailarako igoera faseko finalerdiaren joanekoa jokatuko dute hurrengo asteburuan Añorgan. Areto-futbolean ere denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Xuga Gure Txokoak.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • CD River Ega 1 – Baztan 2 (Unai Antton Astiz eta Mikel Ariztia)

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Sanpedrotarra 6 - Gure Txokoa 2 (Beñat Mitxelena eta Aitzol Irizar)

Nafarroako Preferente mailan

  • JD San Jorge 3 – Doneztebe 1 (Borja Arregi)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B 1 (Lander Mindegia) – SD Alsasua 5 (7. Jardunaldikoa)
  • SD Alsasua 4 - Doneztebe B 1 (Lander Mindegia)

Gipuzkoako Emakumezkoen ohorezko mailako kopan

  • Tolosa CF 1 - Beti Gazte 1 (June Urra). Penaltietan 3-1 galdu zuten lesakarrek.

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • Beti Kozkor 1 – Doneztebe 0
  • Baztan – CD Itaroa Huarte

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • AD Mendillorri B 4 – Baztan 1 (Julen Urreaga)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 4 (Urko Adurizek 2, Alexander Altzuguren eta Julen Ubiria) – Dunboa Eguzki B 2

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Dunboa 0 – Gure Txokoa 9 (Ion Erandoneak 2, Luka Trillo, Ekai Pombar, Eneko Loiarte, Jokin Irazoki, Kenai Garcia, Enaitz Erkizia eta beraien atean)

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Baztan 6 (Imanol Goienetxek 2, Zena Irisarrik 2, Jon Verdek 2) – Kirol Sport B 2

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Gares 2 - Beti Gazte 3 (Leire Ariztegik 2 eta Laida Taberna)

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • SD Lagunak – Baztan
  • CD Beriain 1 - Gure Txokoa 1 (Ibai Lekuona)

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Idoya 5 – Baztan 0
  • Doneztebe 3 (Koteto Ezkurrak 2 eta Javier Zabala) – CD Universidad de Navarra 3

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Goierri FS 3 - Xuga Gure Txokoa 4

Nafarroako neska infantilak

  • Aurrera 1 – CD Orvina A 6

Mutiko infantilak

  • Aurrera A 1 – AD San Juan  7
  • AD San Juan A 3 - Aurrera B 2

 

ESKUBALOIA

Nafarroako neska kadeteak

  • Malkaitz B 12 - Baztango BKT 20
  • Aurrera 6 – BM River Ega 31

Nafarroako neska infantilak

  • Baztango BKT A 26 – Beti-Onak Atarrabia B 18
  • Baztango BKT B 25 – Lagunak A 35

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun