Nafarroako euskarazko hedabideak

ETB3 Nafarroa osora zabaltzeko «muga teknikoak» daudela dio gobernuak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 21a, 18:30

Haurrentzako euskarazko programazioa eskaintzen duen kanala Nafarroa osora zabaltzeko multiplex autonomikoa zabaldu edo bigarren bat ezarri beharko litzateke. Espainiako Gobernuak «teknikoki ezinezkoa» dela adierazi dio Nafarroako Gobernuari.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak onartu du «muga» teknikoak daudela ETB 3, euskarazko haur programaziorako kanal publikoa, Nafarroa osoan jaso ahal izateko, eta, zehazkiago, Sakana eta Baztan-Bidasoa eremuetan. Egun kanal hori sintonizatu ezin den Nafarroako eremu bakarrak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun