Sarako Haira Aizpurua eta Lesakako Josu Txoperena bertsolariek Euskal Herriko bertsolari gazteei zuzendutako Hernandorena Sarian parte hartuko dute maiatzaren 29an, Baionako Zizpa Gaztetxean. Usaian Euskal Herri osoko bertsolari gazteekin osatzen du sariketa Bertsularien Lagunak elkarteak, baina aurten lehiarik gabekoa izanen da.
Osasun egoera kontuan hartuz eta neurrien arintzea baliatuz bertso-jaialdia antolatzea erabaki du Bertsularien Lagunak elkarteak maiatzaren 29an, larunbatean 17:00etan Baionako Zizpa Gaztetxean. Irati Alcantarilla, Oneka Arteaga, Josu Txoperena, Nahia Sasco, Oier Urreizti eta Haira Aizpurua bertsolariak ariko dira, Aritz Bidegain gai-emaile dutela.