Ikasturteko azken Zortziko Maldikoa ailegatzear da. Hilabeteroko hitzorduei bukaera emateko eta orain arteko ibilbidea eskertzeko, azken hitzordua ekainaren 2an izanen dute. Bertan Ekhiñe Zapiain beratarra eta Joanes Illarregi leitzarra Sustrai Colina eta Amaia Agirrerekin batera ariko dira kantari Katakraken. Ateak 18:30ean irekiko dituzte eta 19:00etan hasiko da saioa.