Irati eta Aimar dira 2020an sortutako haurren artean maizen agertzen diren izenak gure inguruan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 23a, 11:00
2019an sortutako haurren artean, aldiz, Ane eta Oihan izan ziren gehien erabilitakoak

Nafarroako ipar-mendebaldean Irati eta Aimar dira izen ohikoenak, eta Pirinioaldean, berriz, Ainhara eta Aimar. Iruñean Lucía eta Julen dira gehien errepikatu direnak, eta Estellerrian, Ane eta Aimar. Nafarroa Erdialdeko Ekialdean gehien agertzen diren izenak Irune eta Aitor dira, Erriberagoienan Amira eta Mateo eta Tuteran, berriz, Lucía eta Martin.  Datu iturria: Nafarroako Estatistika Erakundea (Nastat)

Gurasoen izenak

2020an sortutako haurren amak nagusiki honela deitzen ziren: María, Laura, Cristina, Sara, Beatriz, Ana, Maite, Raquel, Marta eta Patricia. Aiten izenak, aldiz, Javier, David, Mikel, Francisco Javier, Iñaki, Daniel, Iñigo, Carlos, Miguel eta Rubén.

Deituren hurrenkera

Gero eta gehiago dira amaren deitura lehen tokian duten neska-mutilak. Erregistro Zibilari buruzko Legearen Erreforma indarrean sartu zen 2017ko ekainean eta horrek aukera eman zuen sortuberri bati lehenik amaren deitura jartzeko, berdintasun-egoeran aitaren deituraren transmisioari dagokionez. Aukera hau handitzen ari da. 2010ean, %1,4 ziren amaren deitura lehen tokian hartu zuten neska-mutilak eta gaur egun, aldiz, % 4,6 dira.

2020an sortutakoen artean lehen deiturarik ohikoena Jiménez da, eta segidan datoz García, Pérez, Martínez, López, González eta Sánchez, bertzeak bertze. Deitura horiek %8,5 dira, jaioberrien artean dauden 2.800 lehen deituren artea.

Atzerriko familiek nagusiki izen konposatuak jartzen dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun