2021-2022 ikasturterako aurrematrikulazioa zabalik da

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 19a, 18:00
Datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko epea ireki dute.

Haur eta Lehen Hezkuntzan maiatzaren 17tik 21era egin daiteke, Lanbide Heziketan maiatzaren 17tik 26ra eta DBH eta Batxilergoan maiatzaren 24tik 28ra

2021-22 ikasturtean Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan eskualdeko ikastetxeetan aurrematrikula egiteko epea zabalik dago maiatzaren 17tik 21era. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako eskaerak telematikoki aurkezteko epea maiatzaren 24tik 28ra irekiko da eta Lanbide Heziketan maiatzaren 17tik 26ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun