Joan den asteburuan jokatzekoa zen Baztan-Errekako 41. Laxoa txapelketako ligaxkako hirugarren jardunaldiari zegozkion partidak. Baina, euria dela eta, ezin izan zen partida bakar bat ere jokatu. Beraz, astebururako prest zeuden lau partidak gibelatu behar izan dituzte.
Bertzalde, laxoa eskolak Bear Zana pilota plaza maiatzaren 24 eta 31n, astelehenetan 18:00etatik 20:15era, erabiliko du Malerrekako Laxoa Eskolako ikasleekin. Libre utziko dute plzaren erdia, ezker pareta daukan frontisa.