Sagardoaren txapelketatik kanpo gelditu dira Juanenea eta Zubiri

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 18a, 17:00
Sagardoaren Txapelketatik kanpo gelditu dira Juanenea eta Zubiri.

Laugarren partida ere galdu egin zuten astelehenean Urrutia II.a eta Barrenetxea IV.aren kontra

Aurreko hiru partidak galduta, Sagardoaren txapelketako finalerdietarako sailkatzeko aukeraren bat izateko nahitaez irabazi beharra zuten astelehenean Aritz Juanenea saldiastarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak (Larre-gain). Baina min hartutako Etxarriren ordez aritu zen Oskar Urrutia II.ak eta Barrenetxea IV.ak (Oialume zar) 30-23 irabazi zietenez, aukerarik gabe gelditu dira.

Urrizak eta Zalduak (Bereziartua) 30-28 irabazi zieten Segurola eta Larrañagari (Gaztañaga) eta bi bikoteak sailkatu dira finalerdietarako, Ansa II.a eta Labakarekin batera. Finalerdietarako laugarren txartela oraindik erabaki gabe dago, baina azken partidan 16 tanto egitea aski izanen dute Goikoetxea V.ak eta Aizpuru III.ak (Gurutzeta). Ez badute hori lortzen, Urrutia II.a eta Barrenetxea IV.a sailkatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun