Igande girotua izanen dute Aldatzen asteburu honetan. 10:30ean hasiko da azoka, zirkuitu bat eginen duten 23 postuk osatutakoa, eta zabalik egonen dira 14:00ak arte. Gainera, 12:30ean Mendialdeko Baserritarren Elkarteak, HABELARTEk, aurkezpena eginen du berriz ere.
Denetarik izanen da salgai azokan; haragi ekologikoa, taloak, etxeko barazki eta sagardoa, ardi, behi eta ahuntz gasna, marmeladak, garagardoa, eztia... elikagaiez gain, artisautza produktuak ere izanen dituzte; zilarra, larrua, kosmetika naturala, sendabelarrak, eskulanak, zapatak, zeramika, belarritakoak... Honez gain, Aralar Musika eskolako kideak goiz osoan azoka girotzen egonen dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!