Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegia Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako saioan lehiatuko dira larunbatean Leaburun

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 14a, 15:00
Zubietako Patxi Mindegia eta Zigako Joxean Etxeberria izanen dira eskualdeko aizkolariak Leaburuko saioan.

Zigakoa eta Zubietakoa hurrengo kanporaketan aritzeko eskubidea ematen duten hiru txartelen bila lehiatuko dira bertze zazpi aizkolarirekin

Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sariko jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 15ean, larunbatean 21:00etan Leaburun. Bederatzi aizkolari izanen dira lehian, tartean Zigako Joxean Etxeberria eta Zubietako Patxi Mindegia, hurrengo kanporaketarako hiru txartelen bila. Lehiaketa honetako finala ekainaren 13an jokatuko dute Azpeitian (Gipuzkoa).

Eskualdeko bi aizkolariekin batera, Jokin Urretabizkaia Basozabal (Donostia), Manuel Fraile (Valsain-Segovia), Emilio Garcia (Valsain-Segovia), Xuban Kañamares V.a (Arostegi), David Naredo (Sariego-Asturias), Iban Resano (Dorrao) eta Luis Txapartegi (Aizarna) lehiatuko dira.

Aizkolariez gain, Leaburun harri-jasotzen ariko dira Otxandioko Urdax Magunazelaia eta Orioko Udane Ostolaza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun