2022ko besta-egunen egutegi ofiziala argitaratu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 14a, 07:00

Heldu den urteko lan egutegian, uztailaren 25a besta-eguna izanen da. Abenduaren 25a igandearekin izanen denez, biharamuna, abenduaren 26a, besta izanen da.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du heldu den urteko lan egutegia. 14 egun baliogabe izanen dira guztira, eta horien artean bi tokiko besta-egunak izanen dira. Horietako bat abenduaren 3a izanen da, Nafarroaren Eguna, Gobernuak herrialde osoan egun baliogabe gisa finkatu du.

Gainerakoan egun hauek zehaztu ditu gobernuak:

  • Urtarrilaren 1a
  • Urtarrilaren 6a
  • Apirilaren 14a: Aste Santua
  • Apirilaren 15a: Aste Santua
  • Apirilaren 18a: Pazko Astelehena.
  • Uztailaren 25a
  • Abuztuaren 15a
  • Urriaren 12a
  • Azaroaren 1a
  • Abenduaren 3a
  • Abenduaren 6a
  • Abenduaren 8a
  • Abenduaren 26a

Egun horiei bertze tokiko besta-egun bat gehitu behar zaie, eta hori udalerri bakoitzak zehaztu beharko du. Udalek euren proposamena azaroaren 15a baino lehen bidaliko beharko dute Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentura, eguna eta arrazoia azalduz. Udalaren baitan kontzejuak izanez gero, horietako bestak ere adierazi beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun