40.000 euro baino gehiagoko laguntza eman die Ultzamako Maier enpresak gizarte lanetan ari diren elkarteei

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 11a, 20:00
Maiatzaren 6an egin zuten ekitaldia Maier enpresaren atarian, Iraizotzen (Ultzama).

Ultzamako Iraizotz herrian dagoen Maier Navarra enpresak 156 langile ditu, gehienak emakumeak (%65) eta Ultzama eta Baztan-Bidasoaldekoak. Azken hamaika urteetako ohiturari eutsiz, enpresa honek sustatzen duen gizarte-funtsak 40.000 euro baino gehiagoko dirulaguntza hartu dute Nafarroako hamar gizarte-erakundek. Horietako lau izan ziren maiatzaren 6an Iraizotzen egin zuten ekitaldian: Nafarroako Elikagaien Bankua, Saray, Adacen eta Adano.

Maier enpresak bere langileen artean egiten duen inkesta baten bidez erabakitzen du elkarte bakoitzari zenbateko dirua eman.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun