Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 11a, 13:02
Pixkanaka martxa hartzen ari da aurtengo laxoa txapelketa. Asteburu honetan hirugarren jardunaldia jokatuko dute.

Joan den urteko geldialdiaren ondotik (kopa formatuan jokatu zuten) maiatzeko lehen asteburuan abiatu zen Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren berrogeita batgarren edizioa. Asteburu honetan, berriz, bigarren jardunaldia jokatu dute.

A multzoan, larunbatean, Oizek 9-4 irabazi zion Doneztebe The Moment taldeari. Doneztebe Ameztia eta Doneztebe Titi taldeen arteko partida bertan behera utzi zuten.

B multzoan, Irurita Miguelenek 9-6 irabazi zion gaur egungo txapelduna den Arraioz Sagardiari. Puntu bat bederen lortu zuten arraioztarrek beti zaila den plaza batean. Doneztebe Apeztegui eta Irurita Olariren arteko partida ere jokatzen ari ziren, baina etxekoak 3-1 irabazten ari zirela bertan behera utzi behar izan zuten,

 

Hirugarren jardunaldia datorren asteburuan

A multzoan

Doneztebe Titi - Doneztebe The Moment, igandean 11:00etan.

Oiz – Doneztebe Ameztia, igandean 11:30ean.

B multzoan

Irurita Olari-Irurita Miguelene , larunbatean 17:00etan.

Arraioz Sagardia - Doneztebe Apezteguia, igandean 17:00etam

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun