Aixita Bertso Sariketan parte hartuko dute Iker Gorosterrazuk eta Maddi Ane Txoperenak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 11a, 18:00

Iker Gorosterrazu eta Maddi Ane Txoperena.

Heldu den larunbatean, maiatzaren 15ean, izanen da sariketa Irurtzunen.

Aixita Bertso Sariketaren lehenbiziko edizioa prest da astebururako. Heldu den larunbatean, maiatzaren 15ean, Irurtzungo kultur etxean izanen da. Sei bertsolarik, Eli Pagolak, Imanol Uriak, Saioa Alkaizak, Xabi Igoak eta Iker Gorosterrazu iturendarrak zein Maddi Ane Txoperena lesakarrak Zigor Gartzia Zianek jarritako gaiei erantzun beharko diete. Kanporaketa 17:30ean hasiko da eta buruz burukoa 19:45ean izanen dute. Gonbidapenak eskuratu ahal izateko aixitabertsosariketa@gmail.com helbidera idatzi beharko da eta edukiera mugatua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun