Juanenea eta Zubiri lehen garaipena lortzen saiatuko dira gaur Sagardoaren txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 10a, 15:00

Nahitaez irabazi beharra dute Juaneneak eta Zubirik finalerdietara pasatzeko aukerak izateko.

Aurreko bi partidak galduta, ETBko Erremontari saioan emanen duten partida izanen dute Urriza eta Zalduaren kontra

Sagardoaren Txapelketan lehian ari diren sei bikoteek partidak Jokatuko dituzte gaur Galarretan. Euskal Telebistak emanen ditu partidak, 22:15ean hasita Erremontari saioan. Lehen bi partidak galduak dituzten Saldiasko Aritz Juaneneak eta Goizuetako Aritz Zubirik (Larre-Gain) lehen garaipenaren bila kantxaratuko dira lehen partidan, Urriza eta Zalduaren kontra (Bereziartua).

Bigarren partidan, Ansa II.a eta Labaka liderrak (Setien), Etxarri eta Barrenetxea IV.aren kontra (Oialume zar) ariko dira eta hirugarrenean Goikoetxea V.a eta Aizpuru III.a (Gurutzeta), Segurola eta Larrañagaren kontra (Gaztañaga).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun