Eskualdeko dozenaka eta dozenaka herritarrek mendi tontorretara eraman dute euskal presoak etxeratzeko aldarria

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 10a, 11:00

Sare plataformak deituta eta Izan Bidea dinamikaren barne, ehunka izan ziren euskal preso, iheslari eta deportatuen alde, larunbatean mendi tontorretara igo ziren herritarrak. Eskualdean ere dozenaka eta dozenaka lagunek mendi kaskotara igo zuten presoen aldeko aldarria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun