Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 7a, 15:00

Irurita Olari talde berriak (argazkian) aunitz estutu zuen gaur egungo txapeldun den Arraioz Sagardia, baina azkenean arraioztarrak nagusitu ziren (7-9).

Maiatzeko lehen asteburuan jokatutako lehen jardunaldian partida ikusgarriak ikusi ziren

Joan den urteko geldialdiaren ondotik (kopa formatuan jokatu zuten) maiatzeko lehen asteburuan abiatu da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren berrogeita batgarren edizioa. Partida ikusgarriak ikusi dituzte Doneztebe eta Iruritako plazan.

A Multzoan Doneztebe Titik 9–4 irabazi zion Oizi eta Doneztebe The Moment eta Doneztebe Ameztiaren arteko lehian Ameztiakoek irabazi zuten, 7-9

B multzoan Irurita Olari talde berriak gaur egungo txapeldun den Arraioz Sagardia estutu zuen, baina azkenean arraioztarrak 7-9 nagusitu ziren, aurten ere tituluaren bila doazela erakutsiz. Irurita Miguelene eta Doneztebe Apezteguiaren arteko partida gibeleratu dute.

 

Bigarren jardunaldia

A multzoan

  • Doneztebe Ameztia – Doneztebe Titi, igandean 17:00etan.
  • Doneztebe The Moment – Oiz, larunbatean 17:00etan.

B multzoan

  • Doneztebe Apezteguia – Irurita Olari, igandean 11:00etan.
  • Irurita Miguelene – Arraioz Sagardia, larunbatean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun