Presoen alde mendi tontorretara igotzeko deia egin dute larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 6a, 14:00
Presoen alde joan den abuztuan 'Baztan Martxan' zeharkaldia egin zuten.

Izan Bidea dinamikaren barne, euskal preso, iheslari eta deportatuen alde, Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igotzeko erronka luzatu du Sare plataformak. Eskualdean ere hainbat deialdi egin dituzte. Ikusi hemen eskualdeko hitzorduak.

Hona hemen eskualdean iragarri dituzte hitzordu horietako batzuk. TTIPI-TTAPAk eskuratu ahal izan dituen hitzorduak dira.

Arantza

  • Mendaurrera eta Ekaitzara joanen dira. Tontorretan 11:30ean argazkia aterako dute.

Baztan

  • Gartzaindik Alba mendira joanen dira, Tranpako txabolatik abiatuta. 10:30ean egina dute hitzordua.
  • Oronoztik Aizkolegira joanen dira. Apuntatzeko 690 19 32 52ra deitu.
  • Saioa: 09:00etan Artesiagatik abiatuko dira eta 11:00etan tontorrean argazkia aterako dute.
  • Okoro: 09:00etan Artesiagatik abiatuko dira eta 11:00etan tontorrean argazkia aterako dute.
  • Legate: 08:30ean Lekarozko plazatik abiatuko dira 11:00etan Legateko kaskoan argazkia ateratzeko.
  • Unboto: 09:00etan Txokotoko aparkalekutik abiatuta joanen dira eta 11:30ean argazkia aterako dute.
  • Alkaxuri-Irubelakaskoara joateko deialdia ere egin dute. Apuntatzeko 676 38 49 17ra deitu.
  • Gorramakil: 08:30ean Arizkungo plazan egina dute hitzordua eta 11:30ean kaskoan argazkia aterako dute.
  • Erratzutik Auzara eta Buztanzelaira joateko deia egin dute. (Apuntatzeko Altxuko denda eta Zubipunta ostatua).
  • Amaiurtik Alkurruntzera eta Antxastegira joanen dira, 08:00etan plazatik abiatuta.

Bera

  • Larhunera eta Mandelara joanen dira, 09:00etan Altzateko plazatik abiatuta.

Etxalar

  • Azkua: 10:00etan Etxalarko plazatik abiatuta.

Goizueta

  • Mandoegira joanen dira, 09:00etan plazatik abiatuta.

Igantzi

  • Unanu: 10:30ean herritik abiatuta.

Leitza

  • Guratz, Eguzkiko muinoa eta Urepelera joatek hitzorduak prestatu dituzte. 09:00etatik 12:00etara bakoitza bere aldetik tontor horietara igotzeko deia egin dute eta igotzen den bakoitzarekin argazkia aterako dute.

Lesaka

08:00etan denak plazan biltzeko deia egin dute. Handik aitzinera hiru hitzordu antolatu dituzte.

  • Izura lasterka.
  • Bianditzera bizikletan.
  • Kopa eta Lizarrietara oinez (Gardeleko eta Aialdetik kotxez joaten ahal izanen da).

Malerreka

  • Garmendia: 11:00etan Garmendiko tontorrean argazkia aterako dute.
  • Aintzingurutz: 09:00etan Iturengo plazatik aterako dira eta 10:30ean Aintzingurutzeko tontorrean argazkia aterako dute.
  • Axkin: 09:00etan Sunbillako plazatik eta 09:30ean Doneztebeko Santa Luzia plazatik aterako dira eta 10:30ean Axkingo tontorrean argazkia aterako dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun