Apirilean lanik gabe zeuden 943 lagunetatik erdia baino gehiago emakumezkoak dira: 541, hain zuzen. Martxoko datuekin alderatuz goiti egin du kopuruak, hamar emakumezko langabe gehiago zenbatu baitituzte. Aldiz, gizonezkoetan langabeziak beheiti egin du, martxoan baino 12 langabe guttiago dira, 402 guztira.
Are gehiago, joan den urteko datuekin konparatuz, goiti egin du langabeziak Doneztebeko Enplegu Bulegoan. Joan den urtean garai honetan 838 langabe ziren, aurten baino 105 guttiago.
Gainerakoan, Nafarroa osoko enplegu bulegoen artean Doneztebekoa da langabezia tasarik baxuena duena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!