Larrialdi, babes zibil eta suhiltzaile boluntarioen taldeentzat dirulaguntza eskatzeko epea zabalik dute Bera, Goizueta, Leitza eta Lesakako Udalek

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 4a, 17:00
Alkateak eta Babes Zibileko ordezkariak pasa den otsailean hitzarmena sinatzeko ekitaldian ateratako argazkia.

Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, larrialdien eta babes zibilaren arloko boluntario taldeei dirulaguntzak emateko hiru deialdi onartu berri ditu. Guztira, 384.000 euro emanen ditu Nafarroako zazpi udalen artean banatzeko, (horien artean daude Bera, Goizueta, Leitza eta Lesakako Udalak), suhiltzaile boluntarioen funtzionamenduan laguntzeko.

Zehazki, prozedurak boluntarioen udal-elkarteentzat eta babes zibileko tokiko elkarteentzat nahiz jarduera espezifikoak dituzten boluntarioen elkarteentzat eta suhiltzaile boluntarioen elkarteentzat dira. Hiru kasuetan, eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Aurtengo otsailean Nafarroako Gobernuarekin Lankidetza Hitzarmena sinatu zuten Udalek (Agoitz, Bera, Goizueta, Izaba, Leitza, Lesaka eta Luzaide) dirulaguntza eska dezakete suhiltzaile boluntarioen elkarteen funtzionamenduan eta inbertsioetan laguntzeko, dagoeneko NAOn argitaratutako deialdian ezartzen denaren arabera. Gobernuak 203.000 euro bideratuko ditu erakunde horiei laguntzeko: 181.000 elkarteen gastu arruntak artatzeko (aseguruak, ekipamendua, erregaiak, konponketak, materiala, e.a.) eta gainerakoa inbertsioetarako (obrak, material inbentariagarria, ibilgailuak, e.a.). Sinaturiko hitzarmena kontuan hartuta, aipatu zazpi herrietako elkarteak larrialdietarako sistema publikoan sartzen dira, eta Babes Zibilak koordinatutako arreta emateko mobilizatzeko prest egon beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun