LHL Erronkak egurrezko egitura bat jarri du Leitzako errotondan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 3a, 18:00

Aingeru Zabaleta leitzarrarekin, Iruñeko Donibane ikastetxeko zurgintzako ikasleek sortu dute egurrezko lana, LHL Erronkari eta inklusibitateari ikusgarritasuna emateko.

Maderas Porturen egurrarekin, LHL Erronka taldeari eskaini dizkiote ikasleek egurrezko lan hauek, ikusgarritasuna emateko asmoarekin. Leitzako errotondan jarri dituzte egurrezko egitura hauek, baita diseinuak azaltzen dituzten hainbat kartel ere errotondaren inguruan. Gainera, ikasleek egindako gainerako diseinuak ere ikusgai egonen dira udaletxean egin behar duten erakusketan, haurrek diseinatu zituzten logo berriekin batera.

Iruñeko Donibane ikastetxeko zurgintzako ikasleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun