Zaintza lanak izanen dituzte hizpide gaur Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 29a, 14:00
Elizondoko zahar etxeko langileak gaur Beran eginen duten hitzaldian izanen dira.

Langileen Nazioarteko Egunaren bueltan, hainbat ekitaldi antolatu ditu eskualdean LAB sindikatuak. Atzo, erraterako, Hokoke dokumentala eman zuten Donezteben, eta gaur, Zaintza lanak aitortu eta duindu. Lan hitzarmena orain! izenburupean hitzaldia izanen da Berako Kultur Etxean.

Berako, Lesakako eta Elizondoko zahar etxeetako langileak izanen dira gaurko solasaldian hizlari eta haiekin batera, Gaztelu Garralda LABeko Nafarroako sektoreko arduraduna ere bertan izanen da. Hitzaldia 18:00etan hasiko da.

Ekitaldiei bihar emanen diete segida, bertze hitzaldi batekin. Gazteen prekarietatea eskualdean. Aliantzak eta borrokak izanen dituzte hizpide LABeko eta ERNAIko kideek. Lesakako Arranon egina dute hitzordua, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun