Baztan-Bidasoko artisauen azokak asteburuan Lesakan eta Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 28a, 13:00
10:00etatik 14:00etara postuak izanen dira plazan.

Igandean, Amaren Eguna dela eta, zozketatxo bat ere eginen dute.

Baztan-Bidasoko artisauek osatzen duten Argitsu elkarteak artisau azokak antolatu ditu heldu den astebururako. Larunbatean, maiatzaren 1ean, Lesakan bilduko dira; eta igandean, maiatzaren 2an, Donezteben dute hitzordua. Bi egunetan, 10:00etatik 14:00etara, artisauek egindako lanak plazaratuko dituzte. Eta, horrez gain, igandean, Amaren Egunari keinu egiteko, zozketatxo bat ere iragarri dute 13:30erako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun