Nafarroako lehendakariordea, Javier Remirez, eta Santos Indurain osasun kontseilaria hainbat departamentu eta udalerritako ordezkariekin elkartu ziren ortzegunean. Uda garaiak dakartzan arriskuez jardun zuten, ekitaldi kultural eta besta gehienak urteko sasoi honetan ospatzen baitira, jende pilaketa handiak ekartzen dituztenak. Koronabirusaren transmisioa ekiditeko neurriak hartu beharra adostu dute denek, eta protokolo bat proposatzeko prestaketekin hasiko dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!