Ikasleak erdigune dituen hezkuntzaren alde karrikak hartu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021eko apirilaren 22a

Eskualdeko hainbat ikaslek atzo 'Nazkatuta gaudelako ikasleria martxan' goiburupean Iruñean egin manifestazioarekin bat egin zuten. Hezkuntza sistemaren arazoak ageriko egin, ikasgelak ixtearen zama nabarmendu eta bizi duten egoera salatzearekin batera, ikasleen hitza aditzeko eta protokolo eraginkorrak martxan jartzeko eskatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun