Lehen postua jokoan izanen du Beti Gazteko futbol talde nagusiak Mastegin lehen faseko azken partidan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 23a, 07:00
Lehen fase bikaina multzoko lehen postua lortuz borobildu dezake Beti Gazteko futbol talde nagusiak larunbatean Mastegin. Argazkia: Mikel Leiza

Doneztebeko talde nagusiak eta Beti Gazteko emakumeen taldeak ere etxean jokatuko dute eta atseden izanen dute Baztanek, Gure Txokoak eta Doneztebe Bk.

Hirugarren mailarako igoera faserako sailkapena segurtatua du Beti Gazteko futbol talde nagusiak, bere historian lehen aldiz. Lehen faseko azken partidan, berriz, lehen postua izanen du jokoan Lesakako taldeak etxean, larunbat arratsaldean. Garaipena lortzen badu Gipuzkoako ohorezko mailako bere multzoan lehenbizikoa izanen da eta igoera faseko lehen kanporaketan bertze multzoko laugarrenaren kontra ariko litzateke. Bertze edozein emaitzarekin, guttienez bigarren izanen litzateke, eta horrela, bertze multzoko hirugarrenaren kontra ariko litzateke. Eskualdeko bertze futbol talde gehienek atseden izanen dute, Doneztebeko mutilen eta Beti Gazteko emakumeen taldeak izan ezik. Biak etxean ariko dira.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailako jautsiera fasean

  • Baztan atsedena.

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte – Euskalduna, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe – Rotxapea CD, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B atsedena.

Gipuzkoako Emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte – Intxaurdi Oiartzun, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD San Ignacio – Doneztebe, igandean 12:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
  • Baztan – Beti Kozkor, larunbatean 18:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • Baztan – San Jorge A, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • San Marcial B - Gure Txokoa, igandean 12:00etan Irungo San Jose Obrero zelaian.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Hondarribia - Gure Txokoa, larunbatean 10:00etan Hondarribiko Ondartzan.
  • Behobia A - Beti Gazte, larunbatean 11:00etan Irungo Artian.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe A – Rotxapea CD, larunbatean 11:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Baztan – CD Amigo A, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Beti Gazte – Beti Kozkor, larunbatean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Baztan – CD Izarra, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Ardoi - Gure Txokoa, larunbatean 12:15ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • Baztan – Doneztebe derbia igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska alebinak, futbol-8

  • Baztan A – Beti Kozkor, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Mulier FCN B - Baztan B, larunbatean 11:00etan Sarrigurengo Salesianos ikastetxean.

Nafarroako alebinak, futbol-8

  • Gure Txokoa A – Doneztebe A, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.
  • Beti Gazte A – Baztan B, larunbatean 09:45ean Lesakako Mastegin.
  • Baztan A – Beti Gazte B, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako benjaminak, futbol-8

  • Beti Gazte C – Beti Gazte A, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • Doneztebe A – Gure Txokoa B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Baztan A – Baztan B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Gure Txokoa A – Beti Gazte B, larunbatean 10:30ean Berako Matzadan.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Antiguoko - Xuga Gure Txokoa, igandean 10:45ean Donostiako Pio Baroja kiroldegian.

Nafarroako neskak

  • Aurrera atsedena.

Mutiko infantilak

  • Aurrera A - Aurrera B, larunbatean 11:30ean Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

  • Lagunak - Baztango BKT, igandean 12:00etan Barañaingo kiroldegian.

Nafarroako neska jubenilak

  • Baztango BKT – Gurpea Beti-Onak B, larunbatean 16:00etan Elizondoko kiroldegian.

Nafarroako neska kadeteak

  • Baztango BKT – Beti-Onak Atarrabia B, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • Aurrera – CB Tafalla, larunbatean 10:00etan Leitzako kiroldegian.

Nafarroako neska infantilak

  • UDC Txantrea - Baztango BKT A, larunbatean 11:00etan Errotxapeako kiroldegian.
  • Beti-Onak Atarrabia A - Baztango BKT B, larunbatean 10:30ean Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Nafarroako neska alebinak

  • BM Loyola D - Baztango BKT A, larunbatean 11:00etan Iruñeko San Ignacio ikastetxean.
  • Baztango BKT B – BM Loyola B, larunbatean 09:30ean Elizondoko ikastetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun