Izan Bidea dinamikaren barnean sartzen da euskal preso eta iheslarien alde sortutako ekimen hau. Hasiera batean urrian egitekoa bazen ere, eguraldi txarra dela eta gibelatu egin behar izan zuten eta maiatzean eginen dute azkenean.
Gure eskualdean ere hainbat tontor igotzeko aukera izanen da. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko eta parte hartu nahi dutenek 650tontor.sare.eus web orrian ematen ahalko dute izena.
Eskualdean, bertzeak bertze, tontor hauek igotzeko aukera izanen da:
- Baztanen: Abartan, Alba, Alkaxuri, Alkurruntz, Antsestegi, Auza, Burga, Gorramakil, Legate, Unboto, Okoro, Saioa...
- Bortzirietan: Ekaitza, Izu, Bianditz, Kopako harria, Unanu, Larhun, Azkua...
- Malerrekan eta Bertizaranan: Aizkolegi, Mendaur, Oteixon, Loitzate, Txaruta, Soratxipi...
- Urdazubi-Zugarramurdin: Atxuri...
- Leitzaldean eta Urumealdean: Eguzkiko muinoa, Guratz, Ulizar, Mandoegi...
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!