Nafarroako 22 errepidetako bazter-babesak egokituko dituzte 400.000 euro inbertituz

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 15a, 20:00
Bazter-babesa Doneztebe eta Leitza arteko errepidean, Ituren inguruan.

Euste-elementu horien ertzak egokitu eta leunduko dituzte eskualdeko zenbait errepidetan ere

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 400.000 euroko (BEZa barne) lizitatu du Nafarroako 22 errepidetako bazter-babes metalikoak egokitzeko kontratua. Lanak aurten eginen dituzte eta 310 kilometro hobetuko dituzte honela, horietako aunitz eskualdeko errepidetan.

Honela, Bera eta Ibardin arteko NA-1310 errepidean, Lekunberri eta Leitza artean (NA-1700), Lesaka eta Oiartzun artean (NA-4000), Doneztebe eta Saldias artean (NA-4040), Orokieta eta Saldias artean (NA-4114) eta Leitza-Goizueta-Hernani errepidean (NA-4150).

Lanek sei hilabeteko iraupena izanen dute, eta elementu horien ertzak egokitu eta leundu beharko dituzte, istripuak gertatzen direnean ibilgailuek edo pertsonek bazter-babesak kolpatzerakoan arrisku guttiago izan dezaten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun