Nafarroan 205 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 11a, 08:03

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 177 daude ospitalean, horietatik 34 ZIUn

Azken datuen arabera, positibo bat atzeman dute gure lurraldean, Arantzan bat. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 209 kasu positibo atzeman zituzten eta 5 pertsona hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 442 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 624 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 302 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 481 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, apirilak 9, 2.599 proba egin zituzten (1.605 PCR eta 994 antigeno proba) eta horietatik 293k positibo eman zuten (%8,5)

COVID-19ak jota, herenegun, apirilak 9, 18 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 177 daude ospitalean, horietatik 34 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %54, Tuteran %14 eta Lizarran %10. Gainerako positiboak (%22) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 150.556 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Herenegun, apirilak 9, 3.881 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 47.350 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 eta 29 urte bitartekoa da (%28); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoa (%21). Segidan, 15 urtetik beherakoen taldeak daude (%17), eta 60tik 75era bitartekoak (%14). Azkenik, 30 eta 44 urte bitarteko taldea dago (%12), eta 75 urtetik gorakoen taldea (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 37,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 56.168 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.135ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun