Loitzate mendi tontorraren inguruak grabatu ditu Iñaki Etxeberriak, Goizueta, Beintza-Labaien eta Zubieta artean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 10a, 11:30

Aurreko aldietan bezala, honetan ere dronearen laguntzarekin irudi ederrak hartu ditu Iñaki Etxeberria goizuetarrak. Oraingo honetan, Loitzate mendiaren inguru ederrak erakusten dizkigu.

Loitzate

Loitzate mendia (1.048 m.) Mendaurko mendilerroan dago, Goizueta, Beintza-Labaien eta Zubieta artean. Mendi buelta egin nahi duenak aukera bat baino gehiago ditu aukeran: Goizueta-Aitasemegitik abiatuta, Zubietatik, Arantzatik… Edozein dela ere hautatu dena, bidean monumentu megalitiko ugari ikus ditzakegu: harrespilak, mairu-baratzeak… (historiaurreko hilobiak). Batzuk neke handiz bereizten dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun