Iñaki Castillo beratarra 'Biziprest, gehiago gara' dokumentalean agertuko da

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 9a, 16:00

Euskaraldiaren harira, lau nafarren bizipenak ardatz hartuta Biziprest, gehiago gara dokumentala egin du Euskaltzaleen Topaguneak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Iñaki Alforja Sagonek zuzendu du dokumentala eta hor ageri diren nafar horietako bat Iñaki Castillo beratarra da.

2020ko Euskaraldiko zenbait esperientzia biltzen dituen dokumentala apirilaren 15ean estreinatuko dute Iruñeko Golem aretoetan, 19:00etan. Sarrera dohainik izanen da eta joan nahi dutenek hemen har dezakete. Hortik aitzinera, Nafarroako herri, auzo eta eskualdeetan zabalduko dute dokumentala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun