Espainiako klub arteko pilota txapelketako azken fasea jokatuko dute asteburuan Iruñean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 9a, 11:00

Ugaitz Elizalde iturendarrak Victor Esteban izanen du arerio finalerdian.

Eskuz banaka finalerdietan izanen dira Ugaitz Elizalde iturendarra eta Julen Retegi eratsundarra eta eskuz binaka Oian Canabal igantziarra

Espainiako klub arteko pilota txapelketako azken fasea jokatuko dute asteburuan Iruñean. Esku pilotari dagokionez, eskualdeko pilotariak izanen dira gaur arratsaldean San Juan pilotalekuan jokatuko dituzten finalerdietan: Ugaitz Elizalde iturendarrak, Julen Retegi eratsundarrak eta Oian Canabal igantziarrak izanen dute igandean Labriten jokatuko diren finaletarako sailkatzeko aukera.

Buruz buru, Zugarralde klubean ari den Ugaitz Elizalde iturendarra, berriki arte profesional izan den Victor Estebanen kontra (San Cosme) ariko da 17:00etan. Ondotik, Uharteko Iker Espinal, Irurtzun klubean ari den Julen Retegi eratsundarraren kontra ariko da. Eskuz binakako pilota txapelketan, berriz, Oberenako Oian Canabal igantziarra eta Josu Irurita, Urbiongo Cabrerizo eta Iturriagaren kontra ariko dira lehen finalerdian. Bertzean, Uharteko Unai Laso eta Mikel Beroiz profesional ohiak, Gaskueko Ibai Iriarte eta Joseba Sarasaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun