Otsaila 948 langaberekin bukatu zen Doneztebeko Enplegu Bulegoan, eta hiru guttiagorekin, 945ekin egin du martxoa. Langabezian dauden artean, emakumezkoak dira gehienak: %56,2 emakumezkoak eta %43,8 gizonezkoak.
Gainerakoan, Nafarroa osoko enplegu bulegoen arabera, Doneztebekoa da langabezia-tasarik baxuena duena.