Jautsiera faseko lehen partida jokatuko du Baztan futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 9a, 07:00

Baztan futbol taldeak Subizan ekinen dio jautsiera faseari. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Gipuzkoako ligetan ari diren futbol taldeek atseden izanen dute asteburu honetan ere eta kadete mailako derbia jokatuko dute Doneztebe eta Baztango mutilek

Aste Santuaren ondotik, Gipuzkoako ligetan ari diren futbol taldeek oraindik atseden izanen dute asteburu honetan. Baina Nafarroan ari diren eskualdeko futbol, areto-futbol eta eskubaloi talde gehienek jardunaldia izanen dute. Futbolean, Baztango talde nagusiak jautsiera faseko lehen partida jokatuko du eta kadete mailan derbia izanen dute Doneztebek eta Baztanek.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailako jautsiera fasean

  • CD Subiza Cendea de Galar – Baztan, igandean 16:30ean Subizako Sotoburun.

Nafarroako Preferente mailan

  • CD San Miguel – Doneztebe FT, igandean 16:30ean Larragako La Balsan.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Beti Kozkor B – Doneztebe B, larunbatean 18:45ean Lekunberriko Plazaolan.

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Iruña – Doneztebe, larunbatean 17:30ean Taxoaren.
  • Baztan – Valle de Egues, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • Baztan – CD Amaya B, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe A – Baztan, larunbatean 11:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Beti Gazte – Itaroa Huarte, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • UD Mutilvera – Baztan, larunbatean 16:00etan Arangurengo zelaian.
  • Gure Txokoa – UD Mutilvea B, larunbatean 17:45ean Berako Matzadan.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • AD Mendillorri – Baztan, larunbatean 11:45ean Soto Lezkairun.

Nafarroako neska alebinak, futbol-8

  • UCD Burlades A - Baztan A, larunbatean 11:15ean Erripagainan.
  • Baztan B  - UCD Burlades B, larunbatean 12:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako alebinak, futbol-8

  • Beti Gazte A – Gure Txokoa A, larunbatean 09:30ean Lesakako Mastegin.
  • Baztan A – Doneztebe A, larunbatean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Gure Txokoa B – Baztan B, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako benjaminak

  • Gure Txokoa B – Beti Gazte A, larunbatean 10:30ean Berako Matzadan.
  • Beti Gazte C – Baztan B, larunbatean 10:45ean Lesakako Mastegin.
  • Doneztebe A – Beti Gazte B, larunbatean 09:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Baztan A – Gure Txokoa A, larunbatean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Miren Taberna Oke - Xuga Gure Txokoa, larunbatean 16:30ean Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.

Mutiko infantilak

  • Aurrera B – Manfisa Xota, larunbatean 11:30ean Leitzako kiroldegian.
  • AD San Juan B - Aurrera A, larunbatean 11:15ean Iruñeko San Juan kiroldegian.

ESKUBALOIA

Nafarroako neska kadeteak

  • Baztango BKT – UDC Txantrea, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • Agoizko KE – Aurrera, larunbatean 12:00etan Agoizko kiroldegian.

Nafarroako neska infantilak

  • BM Loyola B - Baztango BKT A, larunbatean 12:00etan Iruñeko San Ignacio kiroldegian.
  • Helvetia Anaitasuna A - Baztango BKT B, larunbatean 13:00etan Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Nafarroako neska alebinak

  • Helvetia Anaitasuna A - Baztango BKT A, larunbatean 13:00etan Iruñeko Anaitasunan.
  • Baztango BKT B – Beti Onak Atarrabia B, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun