Etxean berdindu ondotik jautsiera fasea jokatu beharko du Baztan futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko mar. 29a, 09:00
Beti Gazteko Urki Txoperenak, lan handia egiteaz gain gol bikaina sartu zuen futbol zelai erditik.

Beti Gazteko talde nagusiak, aldiz, lidergoa berreskuratu du Mastegin 8 gol sartuta

 

Martxoko azken asteburuko kirol jardunaldian, ia beti bezala, denetik izan da eskualdeko taldeentzat. Futbolean, Baztan fubol talde nagusiak berdindu egin zuen Giltxaurdin azken sailkatuaren kontra eta jautsiera fasea jokatu beharko du. Beti Gaztek, aldiz, Gipuzkoako ohorezko mailako lidergoa berreskuratu du, Mastegin 8 gol sartuta. Ortzegun Santu egunean, beraiekin berdinduta dagoen Hernani hartuko dute Mastegin, gibelatutako partidan. Gure Txokoak ere irabazi egin zuen Matzadan eta Doneztebek galdu. Areto-futbolean ere, denboraldiko lehen garaipena lortu du Xuga Gure Txokoak eta eskubaloian berdindu egin du BKTk.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Baztan 1 (Asier Lizartza) – CD Lourdes 1

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte 8 (Jonan Arbelaitzek 3, Ander Ordokik 2, Urki Txoperena, Unai Telletxea, Pello Telletxea) – Allerru 1

Gipuzkoako Preferente mailan

  • Gure Txokoa 1 (Aimar Lekuona) – Oiartzun 0

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe 1 (Borja Arregi) – CD Lerinés 2

Nafarroako erregionaleko lehen mailan (5)

  • SD Alsasua - Doneztebe B, gibelatua,

Gipuzkoako Emakumezkoen Ohorezko Erregionala

  • Touring 3 - Beti Gazte 1 (Olaia Telletxea)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Hondarribia 1 - Gure Txokoa 3 (Alexander Alzuguren, Asier Telletxea eta Urko Aduriz)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CDF Itaroa Harte 1 – Baztan 1 (Beñat Erro)
  • Doneztebe 4 (Enaitz Iriartek 2, Gonzalo Moreno eta Jokin Oteiza) – Beti Kozkor 2

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • Baztan 5 (Imanol Zocok 4 eta Unax Elizaintzin) – AD Mendillorri B 0

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Gure Txokoa 3 (Jokin Irazoki, Kenai Garcia eta Ivan Nuñez) – Beti Gazte 1 (Miguel Ubiria), derbia beratarrek irabazi zuten Matzadan.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe A 1 (Unai Garaikoetxea) – CDF Itaroa Huarte 3
  • Baztan 1 (Iker Telletxea) – Gazte Berriak Ansoain A 0

Neska kadete-infantilak, Nafarroako ligan

  • Mulier FCN 6 - Beti Gazte 0

Infantilak, Nafarroako lehen mailan

  • Baztan 2 (Ander Gabriel Saenz eta Francisco Javier Almendros) – Rotxapea CD 8
  • Gure Txokoa 6 (Peio Martikorenak 3, Mikel Zozaia, Mattin Perez eta Ibai Lekuona) – Beti Kozkor B 1

Infantilak, Nafarroako bigarren mailan

  • Doneztebe 1 (Jonan Etxebeste) – CD Amigo 3
  • Baztan 5 – UCD Burlades 1

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Xuga Gure Txokoa 3 – Goierri FS 1

Mutiko infantilak

  • Manfisa Xota FS 3 - Aurrera B 2
  • Aurrera A 0 – AD San Juan B 14

 

ESKUBALOIA

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

  • Baztango BKT 22 – Gurpea Beti-Onak 22

Nafarroako neska jubenilak

  • Baztango BKT 8 – BM Loyola B 27

Nafarroako neska kadeteak

  • Aurrera 12 - Baztango BKT 23

Nafarroako neska infantilak

  • Baztango BKT A - Baztango BKT B

Nafarroako neska alebinak

  • Baztango BKT A atsedena.
  • BM Noain 4 - Baztango BKT B 12
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun