Oronoztar eta beratar batek parte hartu dute Gaztea Cover lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 26a, 18:30

Olaia Inziarte eta Jokin Pinatxo abeslariek Gaztea Irratiaren lehiaketan parte hartu dute.

Otsailaren 16an hasi zen Gaztearen lehen Cover Lehiaketa Irekian parte hartzeko epea. Martxoaren 16ra arte, partaideek etxean grabatu zituzten kantu ezagunen bertsioak bidaltzeko aukera izan zuten. Orain, Maialen Gurbindo (Chica Sobresalto), Iñigo Etxezarreta (ETS) eta Leire Letu abeslariek osatutako epaimahaiak hogei cover onenak aukeratu dituzte. Hurrengo asteartean bukatuko da bideo onenari botoa emateko epea, Gaztearen web orrian. Martxoaren 31n emanen dute finalisten berri eta apirilaren 15ean izanen da Gaztea Cover 2021 Finala.

Oronoztar bat eta beratar bat

Olaia Inziarte (Pleura taldea) oronoztarra lehiaketaren hurrengo fasera pasatu da. Merina Gris taldearen Saiatzen naiz abestiaren cover ederra egin du pianoan. 200 bideo baino gehiagoren artean aukeratu dute. Zorionak!

 

Jokin Pinatxo (Azken Trena taldea) beratarrak ere aitzinera egin du lehiaketan. Vendettaren Begitara Begira abestia bertsionatu du cover landu batean gitarra eta bertze zenbait instrumenturekin. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun