Eskualdeko pilotariek zortzi txapel eskuratu dituzte Nafarroako Kirol Jokoetan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 22a, 15:00

Nafarroako Kirol Jokoen barne, joan den ortziralean eta larunbatean jokatu zituzten banakako pilota txapelketako finalak Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta eskualdeko pilotariak fin ibili ziren. Lehenbiziko, bigarren zein hirugarren mailetan guztira zortzi txapel eskuratu zituzten. Ikusi hemen emaitzak.

Lehenbiziko mailan

  • Seinetan, Ander Etxegarai (Arantza, Bortziriak) 18 - Ekain Elizalde (Barañain) 3.
  • Kimuen mailan, Julen Baleztena (Leitza, Aurrera) 18 - Mikel Laso (Oberena) 16.
  • Haurretan, Arkaitz Goienetxe (Amaiur, Txaruta) 18 - Jon Patxi Okiñena (Irurtzun) 4.
  • Kadeteetan, Beñat Apezetxea (Goizueta, Erreka) 18 - Daniel Sanchez (Oberena) 14.

Bigarren mailan

  • Seinetan, Urko Telletxea (Igantzi, Arkupe) 18 - Iñarrea (Oberena) 10.
  • Kimuetan, Aiur Ugartemendia (Leitza, Aurrera) 18 - Ijurko (Larraun) 13.
  • Gazteetan, Eñaut Goikoetxea (Leitza, Aurrera) 18 - Martikorena (Ultzama) 9.

Hirugarren mailan

  • Seinetan, I. Leiza (Erreka) 18 - Osinaga (Irurtzun) 17.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun