Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Arnasa gara kanpaina berria martxan paratu dute.
Kanpainak arnasguneei lotutako zortzi ideia zehatz landuko ditu astean behin sare sozialetan argitaratuko den bideo baten bidez. Bideo hauen oinarria iazko kanpainan ateratako ondorioak izanen dira. Helburua arnasguneetako herritarrek euren arazoetatik eta erronketatik abiatuta ahalduntzerako urratsa ematea da eta arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzea.
Kanpainak bi elementu nagusi izanen ditu: batetik, fikzioaren lanketaren bidez, eguneroko egoerak islatzen dituzten bideo plazaratzea eta, bertzetik, esperientzia errealen bidez, arnasguneetako pertsona erreferenteei eginen zaizkien elkarrizketak. Bi helburu hauek sare sozialen bidezko sentsibilizazio eta jarraipen kanpaina batekin osatuko da. Kanpainak zortzi asteetako iraupena izanen du: martxoaren 22tik maiatzaren 16ra.
Nafarroako Arnasguneak
Nafarroan hamasei Arnasgune daude, tartean: Arantza, Areso, Baztan, Bera, Etxalar, Goizueta, Igantzi, Leitza eta Lesaka.