Denera 13 esperientzia prestatu dituzte. Egoera berriari egokituta eta aforoa kontrolatzeko, guztiak aldez aurretik erreserbatu behar dira.
Bisita gastronomikoak daude, taloa eta gasna egiteko; bisita kulturalak, herrien historia ezagutzeko; abenturan murgiltzeko bisitak,…
Eskuorrian bisitak egiteko baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia. QR an informazio guztia aurkituko duzu.
Bisita gidatuen eskuorria, Baztan-Bidasoa Turismoak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen duen jarduera da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!